XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gasteiz

Gasteizko euskal giroari buruz izatea nahi du lantxo honek.

Gauza ez da biziro erraza.

Hala ere eginahalak egingo ditut zedozer asmatzeko.

Lehendabizi, azpiko maillatik hastea komeni da, euskal-giro hori zer ote den eta zer den Gasteiztarrentzako.

Errelatibo bidetik ibilliko gera batez ere.

Mintzaira aldetik ez dago axola haundirik.

Aspaldi galdu zen hemen euskara.

Arazo hori, beraz, oso urrutitik ikusten da.

Beren hizketa, nahiz etxean nahiz kalean, ia Probintzia osoan erdara baita.

Erdaldun bat bezala sentitzen dira alde hontatik.

Badute honen konplejorik batez ere beren aurrean euskaraz eginez gero.

Ohiturak, nahiz dantzak, edo abestiak ala jantziak, euskal eskualdetatik sarturik daude, baiña askotan ez da folklorismoa besterik.

Bestetan, berriz, gaineko azalaz bakarrik geratzen dira barrura sartu gabe.

Herri-festetan blusaz jantzi, Deun Agate egunean lau bertso ikasi (ene ustez diruagatik kaso gehienetan), eta larunbat gauetan burua ongi berotuez gero, dena eginda dagoela eta kunplitu dutela uste dabe.

Hau beste makina bat tokitan ere gertatzen da.

Ez dugu beste maillarik aztertuko.

Orain nahikoa degu gauza erraza eta neretzat argia danarekin jarraitzea.

Eta dena hola al da? Ez, badira banaka zeredozer egiteko gogoa dutenak eta egiten ari direnak, baiña, hau miseria!, askotan gaizki ikusiak dira vascos hoiengatik.

Aipatu det, bada, nortasunik gabeko hitz hori! Gauza bat da vasco izatea eta bestea euskalduna izatea.

Eta desberdintasun hau ikusteko ez dago euskaldun izatea bezalakorik.

Baditu bere berezitasunak Gasteizek.

Euskaldun huts dira zenbait aldertitan.

Hemen, batzuk bakarrik.

Baina guztiok euskaldun izatera heldu gaitezen zer den garrantzi haundienekoa, zer den guri berezitasun hori ematen diguna, zer den eta nun den gure aberastasuna eta nun eta nola jokatu behar degun aztertu beharko litzateke.

LEGAIRE.